Informazio-unitate

Informatikan eta telekomunikazioetan, informazio-unitate bat datuak biltegiratzeko sistema estandar batzuek erabiltzen duten edukiera-neurri bat da (edo komunikazio kanal batzuena). Unitate horiek beste sistema eta kanal batzuek duten edukiera-ahalmena neurtzeko erabiltzen dira. Informazioaren teorian ere erabiltzen dira informazio-unitateak, informazio edukiak edo ausazko aldagaien entropia neurtzeko.

Unitate ohikoenak bi dira: bit, bakarrik bi egoera posible dituen sistema baten edukiera, eta byte (edo zortzikote), zortzi biten baliokidea dena. Unitate horien multiploak eratu daitezke horiekin batera SI aurrizkiak (hamar zenbakiaren potentziak definitzeko aurrizkiak) edo berriagoak diren IEC aurrizki bitarrak (bi zenbakiaren potentziak definitzeko aurrizkiak). Berez, zehatz-mehatz hitz eginez, informazio-edukiera ezin da neurtu.


Developed by StudentB